XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Liburu honen helburua, mundu islamiarraren ikuspegi zabala edukitzeko oinarria eskaintzea da.
Ez da ahaztu behar islamismoa arabismoa baino zerbait gehiago dela eta musulman izateko era asko dagoela, Asiako hegoekialdean, Txinan, Ertasian edo Afrikan jaio izanaren arabera.
Zibilizazio musulmanaz behar bezala jabetzeko, derrigorrezkoa da gure ikuspegi mendebaldarra eta nagusitasun-sentimenak alde batera utzi eta musulmanak gutaz, gure janzteko eraz, gure seme-alaben heziketaz edo gure Herriak gobernatzeko eraz nolako eritzia duen pentsatzea.
VII. mendean jaiotako Islamaren sorlekua Arabiar penintsula izan zen.
Munduko penintsula handiena da; Itsaso Gorria eta Pertsiar golkoaren artean kokatutako lautada handia.